XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
5.5.1. Jabe-komunitatearen baimena
5.5.2. Etxejabearen baimena
Edifizio batean zutaz gainera beste etxejabe batzu ere baldin badaude, honako hauek izan behar dituzu gogoan:
- Izan daitezkeela behartzen zaituzten komunitatearen barne-arauren batzu eta ezagutu egin behar dituzula kontutan hartzeko
- Baduzula eskubidea zure etxeko arkitektur elementuak, instalazioak edo zerbitzuak aldatzeko,
- Nolanahi dela ere, komunitatearen ordezkariari zure asmoa azaldu beharra duzu
- Ez dezakezula zure etxean estatutuek onartzen ez duten iharduerarik, ez edifizioarentzat kaltegarri, inmoral, arriskutsu, besteentzako gogaikarri edo osasunarentzat kaltegarri izan daitekeenik ukan
-Zure etxearen barnean agian dauden instalazio orokorrak edo beste etxejabe baten zerbitzuan daudenak errespetatu beharra duzula
- Zeure etxebizitza zaintzeko obligazioa duzula
- Edifizioaren zerbitzurako zure etxibizitzan egin behar diren konponketak onartu behar dituzula eta baita horrek ezinbestean eskatzen dituen morrontzak eta hartarako zure etxean sar daitezen ere utzi beharra duzula
Bigarren puntuan esan denagatik, argi dago badirela komunitateari aditzera emanda baizik zeure etxean egin ez ditzakezun lanak, baina bestelako lanak,elementu orokorrak edo beste etxejabeenak ukitzen dituztenek baimena behar dutela aldez aurretik.
Jo ezazu zure Komunitateko Lehendakariarengana.
5.5.2.